Work

Eibarko euskararen intonazioaz

Year: 2000
Type: article
Abstract: Artikulu honetan Eibarko euskararen intonazioaren oinarrizko ereduen gaineko datuak eta euron azterketa aurkezten dugu. Lan honetarako azentu ez markatudun hitzak eta aditza amaierako egongunean dauzkaten esaldiak baino ez ditugu aukeratu. Jaso ditugun datuen aurkezpenarekin batera, euron azterketa fonetikoa eta fonologikoa ere egin ditugu. Ataletariko batean datuen normalizazioak dakarkigun arazoaz jardun ez ezik, konponbide metodologiko bat iradoki ere egin dugu. Azkenik, barietate honetarako lortu ditugun ondorioak ezagutzen ditugun besten batzuetakoekin erkatu ditugu, erkaketa honen helburua etorkizunean egingo den euskararen intonazio-ereduen mapa egiten hastea da.
Language: Basque
Field: Psychology
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W4385506380
FWCI: 0.665
Cites: 3
Cited by: 3
Related to: 10