Year: 2008
Type: article
Abstract: Nafarroa Garaiko ipar-mendebaleko lau ibarretako euskara aztertu dugu saio honetan: Imotz, Basaburu Nagusia, Larraun eta Araitz-Betelu. Hango euskararen ezaugarri nagusiak zein diren azaldu dugu lehenik, eta herrien edo ibarren artean dauden desberdintasunak agerian utzi ditugu ondoren. Ikuspegi geolinguistikoa gailendu zaio lanari, eta gure eremuan ageri diren ezaugarriak beste zein hizkeratan erabiltzen diren zehaztu nahi izan dugu. Azkenik, hizkuntza-eten nagusiak non dauden identifikatu dugu.
Source: Fontes Linguae Vasconum
DOI: 10.35462/flv107.3
Author: Amaia Apalauza Ollo
Language: Basque
Subfield: Cultural Studies
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W117362989
