Amantes, barraganas, compañeras, concubinas clericales
Year: 2008
Type: article
Abstract: Ohekideak zituzten, edo, zuzen esanda, euren maitalearekin bizi ziren apaizen egoera eta hedadura ezagutzeko edo beste ikuspuntu batetik, apaizen ohekideen edo maitaleen XI. mendetik XV. mendera bitarteko egoeraren berri edukitzeko, garai hartako sexuharremanen testuingurua ezagutu behar da: monogamia, banaezintasuna eta adulterioa ezkontzetan; prostituzioa eta haren haizukortasuna edo zigor txikia, eta ezkontza ez bestelako ohaidetasuna, hau da, ezkongabeen arteko batasun egonkorra, Alfonso X. Jakintsuak Partidetan onartua. Ezkontzaz kanpoko eta barruko harreman sexualei zegokienez batere exijentea ez zen testuinguru hori da ohaidedun apaiz ugari edo maitalearekin bizi ziren horrenbeste apaiz egoteko eta apaiz-ohaidea legezko emaztea baino hobeto ikusia egoteko arrazoia; izan ere, ez zieten jaramonik egin XIII. mendetik aurrera kontzilio, sinodo, asanblada, gorte eta bestelako dokumentuen bidez, behin eta berriz egin ziren salaketei (zigorra errepikatzea betetzen ez zelako adierazgarria da). Horren adierazle dira Elena eta Mariaren eztabaida, egile ezezagunarena eta Cantiga de los clérigos del Talavera (Talaverako apaizen kantiga), Juan Ruiz, Hitako artzapezaren El libro del Buen Amor lanean jasoa
Source: Hispana
Author: José Sánchez Herrero
Language: French
Topic: Medieval Iberian Studies
Subfield: Classics
Field: Arts and Humanities
Domain: Social Sciences
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W12926016
