Work

Bai/ez galderen pertzepzioaren aldeak informatzaileen ama hizkuntzaren arabera: euskararen prosodia gaitasuna lantzeko zenbait datu argigarri

Year: 2019
Type: article
Abstract: Azken urteetan, prosodia gaitasuna lantzeko beharrizana hedatu da, baina horretarako dauden baliabideak urriak dira, are gehiago, datu argigarri gutxi eman dira, eta lan honen helburu nagusia horixe da, informatzaileen euron ama hizkuntzaren arabera bai/ez galderen pertzepzioan dauzkaten aldeak aztertzea.Azterketa burutu ahal izateko pertzepzio test batzuk prestatu ziren esaldi naturalekin eta esaldi bersintetizatuekin. Metodologia atalean esaldi naturaletan oinarrituta nola lortu ziren bersintetizatuak azaltzen da. Pertzepzio alorreko emaitzak ekoizpen alorrekoekin alderatu dira, agertzen diren kontraesanak agirian jartzeko. Azkenik, ondorioetan, alde linguistikoak prosodia gaitasuna garatzean ekar ditzakeen zenbait ildo argigarriren berri ematen da.
Language: Basque
Field: Psychology
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W4323644725
FWCI: 0.373
Cites: 14
Cited by: 4
Related to: 8