Aditz modalen erabilpena dela eta
Year: 1994
Type: article
Abstract: 10.04 A/an King Moda/(tasun) terminoak bi esanahi izaten ditu gramatiketan, bata formala (morfosintaktikoa) eta bestea nozionala (semantikoa); hauek beti ongi bereizi izan ez badira ere, ez da komeni nahastea. Kategoria formal bezala, moda/ak "laguntzaile modal" edo "aditz modal" direlakoen laburdura gisa agertzen da, batez ere gramatika ingelesetan (I). Ingelesez, hain zuzen ere, aditz egitura berezi batek eta laguntzaile multzo berezi batek adierazten dituzte nozio modal nagusiak, hala nola posibilitatea, beharra eta abar. Esan beharrik ez dago ingelesezko gramatiketan aipatu ohi diren aditz modalen ezaugarri nagusiak (2) -ezaugarri morfosintaktikoak, alegia-hizkuntza askotan bilatzerik ez dagoela (3). Kategoria semantiko gisa, aldiz, modaltasun kontzeptua edozein hizkuntzaren azterketan erabil daiteke (4). Euskarak ere nozio modalak adierazteko bitartekoak baditu, izan; galdetu behar da, ordea, ea bitartekook gramatikalizatuak dauden eta zenbateraino. Esate baterako, har ditzagun euskarak posibilitatezko nozioak adierazteko dituen bi era ezagun, aha/-ekin osatutakoa eta -(te)ke morfemaren bitartez osatzen dena. Egon, biak sistema gramatikalean daude, baina bigarren forma aspaldiko partez, euskararen prehistoriatik alegia, paradigma morfologikora pasatua da; ondorioz, maila sinkronikoan, bata adierazpide perifrastikoa dugu eta bestea trinkoa edo sintetikoa. Posibilitatea adierazteko himgarren era bat, gauza/gai/kapaz izan lokuzioekin lortutakoa, oraindik ez da aha/-ek eta -(te)ke-k ezagutu dituzten gramatikalizazio bideetan abiatu. Laburtuz, beraz, honako eskala hau dugu, gramatikalizazioaren arabera mailakatua: gauza izan < aha/ < -(te)ke Euskararen adierazpide modalek erakusten dutenez, hizkuntza baten barman edozein nozio adierazteko aukera desberdinak, eta maila desberdinetakoak, (1) Ikus Richards et al. (1985:179), Trask (1993:173), eta hurrengo oharreko erreferentziak.(2) Ikus adibidez Cobuild (1990:
Author: Alan R. King
Language: Basque
Subfield: Language and Linguistics
Field: Arts and Humanities
Domain: Social Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W201055342
