Work

Morfologia konputazionala: euskararen morfologiaren deskribapena

Year: 2002
Type: book
Abstract: DONOSTIA Hitzaurrea Inprentaren sorkuntzak hizkuntzaren tratamendua eta zabalkuntza irauli zituen XV. mendean, baina konputagailuak ez du iraultza txikiagoa ekarri XX. mendearen bukaeran eta XXI.aren hasieran.Hasteko, gero eta gehiago erabiltzen ditugu konputagailuak eta konputagailu-programak geure eguneroko jardunean, eta programa horietako askok testua nola edo hala tratatu edo prozesatu egiten dute.Bestalde, konputagailuekiko komunikazioa hizkuntza arruntaren bitartez, eta ez lengoaia formal baten bidez, egitea gero eta normalago izango da.Gizarte eleanitzak hizkuntza batetik bestera egin behar izaten dituen joan-etorriak leuntzeko ere, aparteko lagun dugu konputagailua.Gainera, telekomunikazioetan gertatutako aurrerapen izugarriak eragin duen Internet fenomenoak, areagotu egin du hizkuntzaren tratamendu automatikoaren beharra; interesatzen zaigun informazioa ondo selekzionatzeko, esaterako, tratamendu linguistiko lagungarria ezinbestekoa baita.Hizkuntzaren industria oso bat sortzen ari da, konputagailuaz baliatuz hizkuntza prozesatzea helburu duena.Jakintza arlo berri honetan ezinbestekoa da informatikari eta hizkuntzalarien arteko lankidetza.Testuinguru honetan, ezinbestekoak dira teknologia hauek ezagutuko dituzten informatikari eta hizkuntzalariak.Udako Euskal Unibertsitateak 2001.urtean ikusi zuen une egokia zela, unibertsitate desberdinetako irakasleak bilduz, hurrengo ikasturteetan heziketa-behar hori bete ahal izateko.
Language: Italian
Open Access status: green
OpenAlex ID: W20436665
FWCI: 0.144
Cites: 56
Cited by: 2
Related to: 10