Parte-hartzea garapenean: hainbat diskurtso eta jatorri
Year: 2007
Type: article
Abstract: Emozioen ikerkuntza: gorabeherak eta egungo egoera Emozioen ikerkuntzak dudarik gabeko garrantzia izan arren, urte askotan zehar baztertua egon da.Izard-ek dioen bezala (1977), Psikologia jaio zenetik, garai gehienetan gaiaren deskalifikazio esplizitua edo inplizitua gertatu da.Era berean, Lewis eta Haviland-ek (1993) honela diote: «Sentimendu eta emozioen ikerkuntza ez da oso gauza errespetagarria izan».Hirurogeiko hamarkadan, emozioei buruzko ikerkuntza sistematikoa eta etengabea hasi zen.Hala ere, Psikologiaren aitzindariak, Wundt-ek (1894), emozioak ikertu zituen.Halaber, emozioen alorrean lan klasiko garrantzitsuak aurki ditzakegu: William James (1884/1985, 1890), Charles Darwin (1872/1984) eta Psikoanalisia bera ere.Zer gertatu zen, orduan, gaiak interesa gal zezan psikologoen artean?Nola azal dezakegu Psikologiak horrenbeste denboraz emozioen ikerkuntza baztertu izana?Galdera horien erantzunak oraindik ez ditugu.Hala ere, zenbait faktore eraginkor nabarmendu ditzakegu emozioen uzte horretan (Etxebarria, 1996).Alde batetik, arrazionalismoak emozioekiko ikuspegi ezkorra bultzatu zuen: zientzialariek, eta jendeak oro har, emozioek ezagutzaren bidean oztopoak jartzen zituztela uste zuten.
Author: Unai Villalba‐Eguiluz
Language: Basque
Subfield: General Psychology
Field: Psychology
Domain: Social Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W2136534473
