Year: 2008
Type: article
Abstract: Hizkuntzalariak goiz ohartu ziren hizkuntzaren historia eta dialektologia uztarturik daudela. Tradizioko dialektologian ikertzaileek alderdi kronologikoaz izan duten arretaren berri dakar gure saio honek eta adibidetzat grezieraren eta euskararen dialektoez arduratu direnen jarduna dakargu. Hizkuntza-ezaugarrien artean ohiz baliatzen den berrikuntza / hautu / arkaismo banaketa klasikoa aurkeztu dugu eta baita bakoitzaren inguruan ñabardura eta xehetasun franko eman ere. Ereduak berrikuntzak eta arkaismoak bereizteko dituen arazoez eta hizkuntzaren hiru osagai hauek erkidego dialektalak bermatzeko duten balio frogatzaile desberdinaz hainbat berri dakargu. Artikuluaren bukaeran, 2006ko liburu didaktiko batean Koldo Zuazok hondarreko urteetako gure lanaz egin duen kritika bati aurre egin diogu. Gako hitzak: Kronologia, berrikuntza, arkaismoa, hautua, erkidego dialektala.
Source: Fontes Linguae Vasconum
DOI: 10.35462/flv108.1
Author: Iñaki Camino
Institution: University of the Basque Country
Language: Basque
Subfield: Cultural Studies
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W2184097323
