Year: 2012
Type: article
Abstract: Laburpena.Honako bi iker-galdera nagusiok daude lan honen sorburuan: eragiten al dio pertsuasio indarrari mezuetan hizkuntza gutxitua (ere) erabiltzeak?Eta, baiezkoan, zertan eta nola eragiten dio?Ikerketak berretsi egiten ditu, neurri handi batean, hipotesiak: hizkuntza gutxitua (ere) erabiltzeak pertsuasio indarra areagotzen du, edozein dela ere jardun alorra, eta badirudi (baina hori ikerketa gehiagoren bidez berretsi beharko da) hartzailearen begietan iturria sinesgarriago eta gustagarriago bihurtzen delako gertatzen dela hori.Euskararekiko aktitude positiboa duten hartzaileekin gertatzen da batez ere hori, eta euskaraz jakiteak (edo ez jakiteak) ez du eraginik aipagarririk.Bestalde, adituen esanetik ondorioztatzen da hizkuntza gutxitua (ere) erabiltzeak ez duela inolako albo-kalterik sortzen.
Author: Iñigo Fernández Ostolaza
Language: Basque
Subfield: Linguistics and Language
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W2273726969
