Izen+aditz konbinazioen azterketa elebiduna, hizkuntza-aplikazio aurreratuei begira
Year: 2014
Type: article
Abstract: Hiztegi elebidunak oinarritzat hartuta, euskarazko eta gaztelaniazko izen+aditz konbinazioak izan ditugu aztergai lan honetan. Konbinazioen eta euren ordainen ezaugarri morfosintaktiko zein semantikoei begiratu diegu, eta bi hizkuntzak parez pare jarri ditugu, zer alde eta antzekotasun duten aztertzeko. Artikulu honek agerian uzten du zeinen konplexuak diren era horretako egiturak eta, ondorioz, zeinen garrantzitsua den Hizkuntzaren Prozesamenduko aplikazioetan tratamendu egoki bat ematea, itzulpen automatikoan adibidez. Horrez gain, azterketatik lortutako emaitza guztiak interfaze publiko batean jarri ditugu, edonork bilaketak egin ahal izan ditzan guk landutako konbinazioen gainean.
Source: Linguamática
Institution: University of the Basque Country
Language: Basque
Subfield: Artificial Intelligence
Field: Computer Science
Domain: Physical Sciences
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W2294772014
