Work

Hamahirugarrena uxuekoa, erriberriko merindadekoa: (Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzainaren sarrera hitzaldiari erantzuna)

Year: 2006
Type: article
Abstract: Uxueko alkate andrea, euskaltzainburu jauna, agintari jaun-andreak, euskaltzainkideak, euskaltzain berriaren familia, uxuetarrak, jaun-andreak. Pozgarri zait sarrera hitzaldi honi erantzuna ematea, Patxi Salaberri adiskideak berak eskatu didalako eta bere sorterrian delako, hemen Uxuen, puntu kardinalen arabera Pirinioak eta Moncayo, Aragoiko eta Errioxako mugak begien bistan dituen begiratoki paregabe honetan. Erdi Aroko aztarnak eta egitura ederki gordetzen dituen hiribildu honen kaxkoan dagoen gaztelua -aspaldi eliza bihurtua-Iruñeko Erresumak lehenik eta Nafarroakoak ondotik zaintzailetzarako eraiki zuten. Nafarroako Erresumak hasiera batean defentsarako soilik erabili zuen leku erakargarri hau, ikasketa, ikerketa eta kulturaren zaintza eta zabalkunderako ikur bihurtzeko asmoa ere izan zuen. Jakina da XIV.mendean Evreux Etxeko Karlos II.ak unibertsitatea eraiki nahi izan zuela hemen, oraindik ere agerian dauden zimenduek erakusten duten bezala. Asmo eder hura gauzatzerik izan ez bazuen ere, Uxueko Andre Mariari zion maitasunaren seinale, hildakoan bere bihotza eliza honetan uzteko agindu zuen. Goi Erdi Aroan Nafarroako Erresuma sortu berriaren defentsarako gaztelu, Behe Erdi Aroan Erresumaren kultura-gunerako egitasmo, eta mendez mende gaurdaino bere inguru zabalean dauden Erriberri eta Zangoza Merindadeetako eta Erriberako herri anitzen ikur erlijiosoa da. Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo hainbat eta hainbat neskari ponte izena eman dion hiribildu hau euskaraz mintzo zela egiaztatu zuen euskaltzain berriak orain dela hamalau urte burutu zuen doktore-tesian, eta gaurko hitzaldi zehatz eta mamitsuan ere ezin argiago berretsi digu.
Language: Basque
Open Access status: green
OpenAlex ID: W24283692
FWCI:
Cites:
Cited by:
Related to: 10