Year: 2014
Type: article
Abstract: 90. hamarkadan, Taiwanen demokazia egonkortzen zen heinean, bertako ezkerraren mugimenduei eta figura historikoei buruzko ikerketak agertzen hasi ziren. Artikulu honek, Taiwaneko Alderdi komunistaren sortzaile eta 228ko Istiluetan KMTaren armadari aurre egin zion boluntarioz osatutako 27. Brigadaren komandante izan zen Hsieh Hsueh-Hungen figura historikoarenganako hurbilketa bat eginez, aipatu ikerketa lerro honekin bat egiten du. Hsiehren biografiak Japonek Taiwan okupatu zuen urteetako eta KMTaren gobernuaren lehenbiziko urteetako bizitza politikoari buruzko ikuspegi orokorra emateaz beste, Txinako eta Taiwaneko historia garaikidea elkarrekin lotzen dituen momentu nagusiena ezagutzeko aukera ematen du ere.
Source: Gerónimo de Uztariz
Authors: Yuting Lu, Andrés Herrera Feligreras
Language: Spanish
Subfield: Sociology and Political Science
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W2460139829
