Aurreko lokailu gurutzatuaren lesioaren errehabilitazioa futbolean: Protokolo integral baten proposamena eta aplikazio praktikoa
Year: 2016
Type: dissertation
Abstract: Aurreko lokailu gurutzatuaren lesioa, futbolean duen intzidentzia mailagatik baino, larritasunagatik ezaugarritzen da; honek, lehiatik at luzaroan egotea eragiten baitu. Hala, ALG-aren haustura pairatu duen futbolariaren errehabilitazioan prestatzaile fisikoaren jarduna gidatzen duen protokolo integrala proposatzen da. Honela, fasez fase helburu, lan eduki, testak zein aurrera egite irizpideak deskribatzen dituen errehabilitazio programa aurkezten da, autore ezberdinen ekarpen eta planteamenduak bateratzen dituena. Bukatzeko, aurreko honetan oinarrituz, errealitatean ALG-az operaturiko futbolari batekin aurrera eramandako lanaren nondik norakoak adierazten dira.
Author: Asier Ansa Claver
Institution: University of the Basque Country
Language: Basque
Subfield: Orthopedics and Sports Medicine
Field: Medicine
Domain: Health Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W2584274684
