Down sindromea duen kolektiboaren agilidadean, koordinazioan eta orekan taekwondo-a duen eragina
Year: 2015
Type: dissertation
Abstract: [EUS] Proiektu honen bitartez, Down sindromea pairatzen duten, >14 urteko 8 parte hartzaileen agilidadea, koordinazioa eta oreka ebaluatu izan da, taekwondo-ko ordu bateko lau saio eginez. Aipaturiko faktoreak neurtzeko, ECOMI eskala egokitua erabili da. Hau, lehenengo eta azkenengo saioetan erabili izan da, datuak hartzeko eta konparaketak egin ahal izateko, eboluzioa ikusiz. Neurketak behin eginda, ikusi egin da bai koordinazioan eta orekan hobekuntzak izan dituztela orokorrean, aldiz, agilitatean ez da hobekuntza aipagarririk egon, eta aldi berean, parte hartzaileen arteko aldea nahiko nabarmena izan da. Hobekuntza ezak edo txikiak izateak, denbora eskasagatik izan dela esan daiteke. Beste autore batzuen esanetan, 20 saiotan hobekuntza nabarmenak lortu daitezke.
Author: Vanesa Castro Salgado
Institution: University of the Basque Country
Language: Basque
Field: Medicine
Domain: Health Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W2735673271
