Work

Axularren -(k)aio aditz-bukaeraz : datibo(-ikurraren) eta denbora-aspektu-moduen historiarako gaiak

Year: 2015
Type: article
Abstract: Artikulu honetan Urgell 2015-en aipatzen den Axularren hizkerako ezaugarri berezi bat hartzen da abiapuntutzat : ustezko -(k)aio atzizkia (adib. erran ahal diazaio ‘erran diezaioke’). Gertakaria zehazki deskribatu eta XVI-XVII. mendeetako beste lekukotasun batzuk gehitzen dira, azalpen oso baten bila. Kontuan harturik ezen halako adizki guztiak datibodunak direla (dadukaio ‘daukake’ salbuespen esanguratsuarekin) eta, berez nahiz testuinguruagatik, geroaldi/ahaleraren adierazle ere bai, bi hipotesi aurkezten dira : datibo-ikur zaharrarena eta geroaldi/ahalera marka arkaikoarena. Bataren ala bestearen alde egin gabe ere, datibo-komunztaduraren eta DAM-adierazpidearen arteko itxurazko harremana diakronikoki argitzeko saioa egiten da. Ondorioz, besteak beste, datibo-ikurrik gabeko forma batzuen ustezko antzinatasuna zalantzan jartzeko aukera irekitzen da (diezon vs diezaion), eta ahalera-geroaldien gramatikalizaziorako bide ezberdin bat proposatzen da (pace Mounole 2011).
Source: Lapurdum
Language: Basque
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W2754374067
FWCI: 3.436
Cites: 14
Cited by: 3
Related to: 10