Giza naturatik animalien eskubideetara: espezie partaidetza eta deliberamendu etikoa
Year: 2013
Type: article
Abstract: Zein da giza naturaren ideiak deliberamendu etikoaren baitan duen eginkizuna? 1 Eta, bereziki, zein motatako erlazioa ezarri daiteke giza naturaren ideiaren eta animalien estatus moralaren arazo etikoaren artean?Giza naturaren existentzia ukatzen duten autoreen aurka (Sartre, 1946), artikulu honetan giza naturaren ideiak deliberamendu etiko-politikoan paper garrantzitsua jokatu behar duela defendatzen saiatuko naiz (Nussbaum, 1986(Nussbaum, , 1992(Nussbaum, , 1993a(Nussbaum, , 1993b)).Giza naturaren inguruan dudan ikuspegiarekin lotura zuzenean, aldarrikatuko dut gizakiak moralki jokatzeko duen gaitasun berezi paregabeak gainontzeko animaliek ez dauzkaten betebeharrak eta erantzukizunak inposatzen dizkigula, eta betebehar nahiz erantzukizun horien artean animaliak begirunez ondo tratatzeko betebeharra aurkitzen dela.Animaliekiko dugun jokaera baldintzatu beharko lukeen arren, auzi moralari dagokionez, espezie partaidetza irizpide hutsala dela frogatzen saiatuko naiz, eta baieztatuko dut izaki ezberdinak beren espezieak finkatzen duen bizimodu partikularra errespetatuz tratatu beharko genituzkeela.Beste modura esanda, giza naturari buruz dudan ikuspegiak in-
Author: Mikel Torres Aldave
Language: Basque
Topic: Animal Law and Welfare
Subfield: Law
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W276411317
