Year: 2017
Type: article
Abstract: Lan honek euskaraz gertatzen den beheko bokalaren asimilazioa (a→e / {i/u} (C)_) du aztergai. Bilakabide fonologiko hori Hego Euskal Herriko hainbat hizkeratan lekukotu da XVII. mendeaz geroztik. Bada, /a/ → [e] igotzearen testuinguruez eta egungo hedaduraz hainbat azterlan zehatz egin diren arren (De Rijk, 1970; Hualde, 1991; Hualde & Gaminde, 1997; Euskaltzaindia, 2013; Zuazo, 2014), gutxi ezagutzen da ezaugarriaren jatorriaz eta hedatze-prozesuaz. Hain zuzen ere, alderdi horiekin du lotura lan honek: berrikuntzak mendebaleko euskal hizkeretan izandako bilakabidea dut aztergai; zehazki, bilakabidea ageri duten testu zaharrak aztertu ditut, ezaugarriaren kronologiaz, hedadura geografikoaz eta balio soziolinguistikoaz argi gehiago emateko.
Source: Fontes Linguae Vasconum
DOI: 10.35462/flv123.6
Author: Eneko Zuloaga San Román
Institution: University of the Basque Country
Language: Basque
Subfield: Cultural Studies
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W2767401435
