Internet eta IKT-en erabilera, araudia eta arriskuen pertzepzioa lehen hezkuntzan: ikastola baten kasu azterketa
Year: 2018
Type: dissertation
Abstract: [EUS] Ikerketa lan honetan ikastola baten irakasleria eta 12 urte baino gutxiagoko ikasleen, IKTen eta Interneteko zerbitzuen erabilpena eta hauen arriskuen pertzepzioa aztertzen da. Hortaz, irakasle eta ikasleen IKTen erabilera eta arau haustearen iritzia ikertu eta noraino arauak jarraitzen eta ezagutzen dituzten aurkezten da. Giza sareetan eta plataforma digitaletan dauden araudiak betetzen dituzten edo ez jakiteko, kasu azterketa metodoa erabili da. Emaitzetan ikasle eta irakasleen erabilera eta arrisku larritasunaren pertzepzioa guztiz ezberdina dela ikusten da. Ondorioetan, eskolak IKT hauen inguruan hezteko dituen zailtasunak eta mugak aurkezten dira non IKTen erabilera etxean eta ikastolan guztiz desberdina da eta arriskuen pertzezioan ikasle eta irakasleen arteko aldea nabarmena da. Gainera ikasle batzuk arauak ez dituztela batere betetzen ondorioztatzen da, batez ere, ikastetxetik kanpo.
Author: Jon Altuna Urdín
Institution: University of the Basque Country
Language: Basque
Subfield: Education
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W2806659639
