14ko Gerla, amildegi eta zubi
Year: 2014
Type: article
Abstract: endeurrenak gertakari historikoak gogora ekartzeko baliatu ohi dira, eta hori da Lehen Mundu Gerrarekin (1914)(1915)(1916)(1917)(1918) gertatzen ari dena. Ez, ordea, gisa berean, Euskal Herriko alde batean edo bestean. Ipar Euskal Herrian ohi baino ozenago aipatuko dira orduko gertakariak, baina, egia erran, 14ko Gerlaren edo Gerla Handiaren presentzia etengabea izan da orain arte ere, Iparraldeko herritarren memoria kolektiboan. Hego Euskal Herrian desberdina da gerra harekiko harremana, eta aitortu behar bada ere aurten interes berezia jartzen ari direla hainbat argitalpen eta komunikabide, funtsean, 100 bezalako zenbaki borobilen ondorio da: 2013 arte, nehor gutxi gogoratzen zen gerra hartaz, zerbait franko lauso bezala zekusaten, baina Hegoaldeko jendeak aitortzen du oso gutxi dakiela gerra hartaz, oso gutxi irakatsi zaielako, gutxi aipatu delako orain arte. Alabaina, Hego Euskal Herriak ez zuen zuzenean bizi izan gerra hura, eta franko urruneko zerbait bezala sentitu izan du beti. Gauza bera erran liteke Bigarren Mundu Gerraz ere, baina Lehenak ez bezala, Bigarrenak, bederen, presentzia handia izan du zineman eta historia orokorreko orrialdeetan. Euskal Herrian gerra aipatzen denean, batzuei eta besteei ez zaie gauza bera heldu gogora. Ukaezina da 36ko gerra dela 202 maiatza-ekaina 2014 14ko Gerla, amildegi eta zubi 96 batez ere gerra hitzarekin lotzen den gertakaria.«Gerrako zauriei begira zaude» gaia jarri zieten behin bertsolariei, Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko finalean. Naturaltasun osoz, 36ko gerrari egin zitzaion erreferentzia, baina Ipar Euskal Herriko bertsolari bati gertatu balitzaio gai hura, beharbada beste bat aipatuko zuen, Aljeriakoa, Bigarren Mundu Gerra edo Lehena. Eta Ipar Euskal Herrian, hiru gerra horien artean zauri sakonena utzi zuena, ondorio larrienak izan zituena, duela ehun urte lehertu zen gerra hura zen. Erran daiteke gertakari hura izan dela azken 200 urteetako gertakari historiko nagusia, Ipar Euskal Herriarentzat. Hango jendearentzat 'gerra' ez da 36koa: 14koa da. Orain arte 'gerra' 36kora mugatzeak eta 14koari agertutako interes eta falta orokorrak agerian uzten du, funtsean, Hegoaldetik zein urrun ikusi izan den Iparraldea. Alta, Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko zenbait desberdintasun sakon ongi ulertzeko ezagutu beharreko gertakari nagusietariko bat da Lehen Mundu Gerra. Ipar Euskal Herriko jendeak gehiago entzun du 36ko gerlaz, batetik, borrokak eta leherketak mendiaren eta ibai edo zubien bestaldean zeudelako (Hendaiatik garbi entzuten zituzten tiroak), bestetik, garai hartan errefuxiatu anitz joan zelako Ipar Euskal Herrira eta han eraiki zutelako familia
Author: Eneko Bidegain
Language: Basque
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W286493009
