Building a dialogue system for question-answer forum websites
Year: 2017
Type: dissertation
Abstract: [EU] Dialogo-sistemak gizakiak laguntzeko sistema automatikoak dira, eta beren ezaugarri \nnagusia da komunikazioa hizkuntza naturalaren bidez gauzatzeko gai direla. Azken boladan bultzada handia jaso eta eguneroko tresnetan aurkitu daitezke (Siri, Cortana, Alexa, etab.). Sistema hauen erabilera handitu ahala, Community Question Answering (CQA) edo Frequently Asked Questions (FAQ) direlakoak dialogo bitartez atzitzeko interesa zeharo handitu da, bereziki enpresa munduan. Egungo dialogo sistemen elkarrizketarako ahalmena, ordea, oso mugatua da, eskuzko erregelen bidez definituta baitaude. Horrek domeinu berri batean ezartzeko edo behin produkzioan martxan dagoenean monitorizatu eta egokitzeko kostuak handitzen ditu. Bestalde, nahiz eta ikaskuntza sakona bezalako teknikek oso emaitza onak lortu dituzten Hizkuntzaren Prozesamenduko alor desberdinetan, asko sufritzen dute datu eskasiaren arazoa, datu kopuru izugarriak behar baitituzte ikasketarako. Hemen aurkeztutako proiektuaren helburu nagusia aipatutako mugak arintzea da, sare neuronaletan oinarritutako sistema bat inplementatuz eta sistema hauen etorkizuneko garapena bultzatu eta errazteko CQA datu multzo bat sortuz.
Authors: Campos Tejedor, Jon Ander
Institution: University of the Basque Country
Language: English
Topic: Speech and dialogue systems
Subfield: Artificial Intelligence
Field: Computer Science
Domain: Physical Sciences
Open Access status: green
Funder: Agencia Estatal de Investigación
OpenAlex ID: W2945611531
