Bilboko txabolismoa. XX. mendearen erdialdeko auzo autogestionatuak
Year: 2007
Type: article
Abstract: 50eko hamarkadan Bizkaiko industriaren berpiztearekin bat, migraziofluxu handia eratu zen Bilborako norabiderantz eta etxebizitza-eskasiaren auzia erabat larriagotu zen. Autoritateen aurreikuspen faltaren ondorioz, berez eta oso bizkor masifikatu egin zen txabolismoaren fenomenoa hiriburuaren inguruko mendi-magal gehienetan. Autoeraikuntzaren bidez eta legetik at altxatu ziren auzoak, non ekipamenduen gabezia eta bazterketa soziala nagusi ziren. 60ko hamarkadaren hasieran, arazoa konpontzeko lehen ekimenak jarri zituen abian estatu frankistak, Otxarkoagaren eraikuntza, kasu. Urteen joanean, auzo batzuk desagertu ziren. Alabaina, gaur arte biziraun dutenak ere baditugu, eraldaketa sakonak izan dituzten arren (Masustegi, Buia...).
Author: Janire Castrillo
Language: Basque
Subfield: Architecture
Field: Engineering
Domain: Physical Sciences
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W338935729
