Essays on the determinants of educational achievements
Year: 2019
Type: dissertation
Abstract: Zenbateraino daude ikasleen emaitzak beren familia eta eskolaren ezaugarriek eta ikaskideen eraginak baldintzatuta? Galdera nagusi hau erantzutea da tesi honen xedea. Horretarako tesiko kapitulu guztietan Nazioarteko Ebaluaziorako Programak (PISA bere ingeleseko sigletan) emandako datuak erabili dira. Lehen hiru kapituluetan hamabost urteko ikasleen lorpen akademikoetan dauden aukera ezberdintasunak aztertzen ditugu Europako hogei herrialderentzat. Lehen kapituluak, hurrengo bien oinarria izanik, neurketaren arlo nagusiak laburbiltzen eta datu-basea aurkezten ditu. Bigarren eta hirugarren kapituluetan aukera ezberdintasuna enpirikoki neurtzen da, banaketa kontrafaktualak eraikitzeko metodo ezberdinak erabiliaz. Bigarren kapitulua metodo parametrikoaz baliatzen da eta hirugarrena, berriz, metodo ez-parametrikoaz. Bi kapitulu hauen emaitzek erakusten dute aukera ezberdintasunik altuena daukaten herrialdeak Belgika, Frantzia, Alemania eta Bulgaria direla. Aldiz, aukera ezberdintasunik baxuena dutenak eskandinaviar herrialdeak, Espainia eta Irlanda dira.Laugarren kapituluaren helburua gaitasun ez-kognitiboei lotutako ikerketa ekonomikoetan ekarpena egitea da. Hain zuzen, kapitulu honetan Espainiar estatuko ikasleen lorpen akademikoen (emaitza kognitiboen) eta eskolarekiko jarreren (emaitza ez-kognitiboen) determinatzaile nagusiak aztertzen eta konparatzen ditugu, bariante eta maila anitzeko teknika erabiliaz. Emaitzek bariantzaren proportzio altuena ikasleen berezko eta familiaren ezaugarriek azaltzen dutela erakusten dute. Bestalde, eskolarekin lotutako eta estatistikoki nabaria den aldagai bakarra ikasleen ikas-ingurunea da.
Author: Agurtzane Lekuona Agirretxe
Institution: University of the Basque Country
Language: English
Subfield: Education
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Keywords: academic performance, PISA, non-cognitive skills, family background, school characteristics, student characteristics, counterfactual analysis, nonparametric statistics, parametric methods, cognitive achievement, Spain, European countries, socioeconomic status, parental education, parental involvement, school quality, student motivation, student engagement, student self-regulation
Open Access status: green
OpenAlex ID: W2967129621
