Year: 2009
Type: article
Abstract: Lantxo honetan hiztunen generoaren eta adinaren ezagutzan erabiltzen diren korrelato akustikoen azterketa egiten da. Horretarako pertzepzio eremuan egindako esperimentu baten emaitzetan oinarritu da bereziki egilea. Oinarria hori izanagatik ere, beste zenbait azterketa akustikoren emaitzekin hornitu du analisia. Aurkezten den lana prosodiaren esparrukoa bada ere, azterketa akustikoa eta pertzepzioa aldagai sozialekin batzen ere ahalegindu da.
Author: Iñaki Gaminde Terraza
Language: Basque
Subfield: Experimental and Cognitive Psychology
Field: Psychology
Domain: Social Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W301120656
