Work

Hezkuntzari buruzko ekarpenak

Year: 2020
Type: book
Abstract: Hizkeren sailkapenaz zientifikoki hitz egiten hasteko ezinbestekoa da zientzietan sailkapenak nola egiten diren aipatzea. Egia esan, metodo zientifikoez hitz egitean ez dela metodo bakarra esan behar dugu ezer baino lehen: metodo zientifikoa ez dela bide zurruna, alegia. Gainerakoetan bezala, giza zientzietan edo, zehatzago, hizkuntzalaritzan metodo zientifikoez dihardugunean metodo objektiboez hitz egitea dagokigu. Taxonomia arduratzen da aztertzen dituen objektuak bereizi eta beraien arteko harremanen araberako egitura bilatu eta egitura horretan objektuak kokatzeaz, antzekotasun, berdintasun edo hurbiltasuna kontuan hartuta. Bide honetan, zientziak, gure kasuan zientzia enpirikoak (badira logiko-deduktiboak eta induktiboak ere) ezaugarritu duen prozedura-multzoa hau da: behaketa sistematikoa, neurketa, formulazioa eta analisia; hots, hizkuntza bere osotasunean ezin denez aukeratu, lagin bat, lagin ordezkatzaile bat aukeratu behar da.
Language: Basque
Field: Psychology
Open Access status: green
OpenAlex ID: W3015129489
FWCI:
Cites: 89
Cited by:
Related to: 10