Euskal siderurgia, birmoldaketa eta etorkizuna
Year: 1991
Type: article
Abstract: Artikulu honen lehen atalean siderurgiak euskal industriaren barruan duen berealdiko pisua agerian uzten da. Ondoren, azpisektore siderurgiko bakoitzean (hots, siderurgia osatuan, altzairu berezietan eta altzairu arrunteko minisiderurgian) zeuden arazo ekonomiko desberdinak erakusten dira. Azkenik, hiru azpisektore siderurgikoetan krisiari aurre egiteko hartu diren birmoldaketa-neurriak azaltzen dira, baita geroari begira azpisektore hauetariko batzutan (siderurgia osatuan eta altzairu berezietan, alegia) dauden perspektiba beltzak ere.
Author: Mikel Navarro
Language: Basque
Subfield: Metals and Alloys
Field: Materials Science
Domain: Physical Sciences
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W3044640469
