Alzheimerra garatzeko nutrizioarekin erlazionatutako arrisku faktoreen identifikazioa eta gaixotasunaren garapena moteltzeko gomendio dietetikoak
Year: 2021
Type: dissertation
Abstract: Alzheimerra neroendekapenezko gaixotasun progresiboa den dementzia nagusiena da. Pazienteek alterazio kognitiboak, funtzionalak, psikologikoak eta portaeraren alterazioak pairatzen dituzte, patologia aurrera doan heinean. Alzheimerraren prebalentzia azken urteetan asko igo da eta osasun publikoaren arazo larri bat bihurtzen ari da. Orain arte, gaixotasun hau faktore genetikoekin erlazionatu izan da, baina gaur egun, elikadura arrisku faktore garrantzitsua bihurtu da gaixotasun honen agerpenean eta progresioan. Errebisio bibliografiko honetan, alzheimerra garatzeko elikadura eta nutrizioarekin erlazionatutako arrisku faktoreak identifikatu eta hauek gaixotasunean duten eragina aztertzen da; izan ere, obesitatea, 2.motako diabetesa (DM2) eta hiperkolesterolemia alzheimerrarekin estuki erlazionatu izan dira. Gainera, zenbait nutrienteen ingestioa alzheimerrarekin erlazionatu dira, hala nola, omega 6 (n-6) omega 3 (n-3) gantz azido poliasegabeak eta polifenolak. Bestetik, Hipertentsioa geldiarazteko ikuspegi dietetikoa (DASH), Neuroendekapena atzeratzeko Dieta Mediterraneoa eta DASH-en esku-hartzea (MIND) eta dieta Mediterraneoa (DiMe) bezalako elikadura-patroiak jarraitzea alzheimerraren agerpena atzeratu edo sintomen hobekuntza eragiten duen eztabaidatzen da. Bukatzeko, alzheimerraren agerpenaren prebentzioan lagundu dezakeen aste bateko dieta proposatzen da, arrakasta erakutsi duten aipatutako hiru dietak oinarritzat hartuta.
Author: Ana Petrirena Pérez
Language: Basque
Subfield: Psychiatry and Mental health
Field: Medicine
Domain: Health Sciences
Keywords: Alzheimer's disease, dementia, diet, nutrition, risk factors, obesity, type 2 diabetes, hypercholesterolemia, omega-3 fatty acids, omega-6 fatty acids, polyphenols, DASH diet, Mediterranean diet, MIND diet, dietary recommendations, disease prevention, cognitive decline, functional decline, behavioral symptoms, anxiety, sleep disorders
Open Access status: green
OpenAlex ID: W3166535863
