Eskola-bizikidetza eta gelako giroaren diagnostikoa 5. eta 6. mailan
Year: 2021
Type: dissertation
Study design: Observational Study
Abstract: [EUS] Elkarbizitza pertsonen arteko harremanen oinarri eta aspektu garrantzitsuenetariko bat izanik, eskolan eta orokorrean hezkuntza arloan bizikidetza landu eta sustatzearen garrantzia goraipatu da lan honetan. Gelako giroaren inguruko diagnostiko bat egiten da Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailako haurrekin. Honen helburua, Eibarren dagoen J. A. Mogel Ikastolako ikasleen bizikidetza eta harremanak aztertzea da, bertan egon daitezkeen arazo posibleei konponbide bat emateko, bai gelako bai ikastetxeko elkarbizitza hobetzeko helburuarekin. Horretarako ikaslearen eta irakaslearen ikuspuntuak hartzen dira kontuan: ikaslearen ikuspuntua aztertzeko 8 itemetako galdetegi bat eta soziograma osatzea xede duten beste 3 galdera egin dira; irakaslearen ikuspuntua ikertzeko, galdera laburrez eta test bidezko galderez osatutako galdetegia izan da erabilia. Erantzunak bildu ondoren, emaitzak azaleratzen dira bi mailatako erantzunak alderatuz eta irakasle zein ikasleen ikuspuntuak erkatuz. Emaitzen analisiaren bitartez ondorioztatzen da, nahiz eta bi mailatan hobetzeko alderdiak egon, 5. mailako gelako giroa okerragoa dela. Hau horrela, gelako giroa hobetzeko proposamenak luzatzen dira. Hitz gakoak: Bizikidetza, diagnostikoa, gelako giroa, galdetegia, Gorputz Hezkuntza
Author: Jone Saez Abanzabalegi
Institution: University of the Basque Country
Language: Basque
Subfield: Education
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W3172332525
