Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa
Year: 2012
Type: dissertation
Abstract: [EUS]Hizkuntza aldakorra da berez, ez da gauza estatikoa, eta aldakortasun hori ikuspuntu askotatik azter daiteke. Dialektologiaren helburua da hizkuntza espazioan zehar nola aldatzen den aztertzea, eta marko horretan kokatzen da tesi hau. Nafarroako ipar-mendebaleko lau ibarretako euskara aztertu dugu: Imotz, Basaburu Nagusia, Larraun eta Araitz-Betelu. Hizkera horiek espazioan nola banatzen eta egituratzen diren ikertu dugu, herritik herrira edo eskualdetik eskualdera aldatuz edo berdinduz doazen hizkuntza-ezaugarriak identifikatuz, eta betiere denbora (alegia, historia) eta beste ikuspuntu batzuk ere aintzat harturik. Dialektologiaren ildo kontrastiboaren baitan, ingurumariko hizkerak ere kontuan izan ditugu, hizkuntza-ezaugarrien eta are mintzoen mugak hobeki identifikatzeko asmoz. Bestalde, hizkera batek hiztun-erkidego bat du beti atzetik, eta baitezpadakoa da erkidego horren ezaugarriei eta mendez mende izandako harremanei erreparatzea, horrek zeharo baldintzatzen baitu hizkera bat halakoa edo holakoa izatea. Ikuspegi sinkronikoa eta diakronikoa baliatuz, Nafarroako ipar-mendebaleko euskaran zein ezaugarri dagoen, ezaugarri horiek zein antzinatasun duten eta, azken batean, ezaugarriak espazioan nola banatzen diren ikertzea izan da tesi honen asmoa. Azkenik, eremu horretako hizkeren sailkapenari buruzko ikuspegi berri bat eman dugu, erdigune linguistiko bat osatzeak dakartzan arazo eta zailtasunez jabeturik.
Author: Amaia Apalauza Ollo
Language: Basque
Subfield: Cultural Studies
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W350698960
