Work

"Jakin" (1956), aurreko eta berehalako testuinguruan

Year: 2007
Type: article
Abstract: Jakin 1956ko udazkenean jaio zen, eta urte-modu hartako euskal bizitza kulturalari begiratu bat ematea dagokit.Orain hogeita hamarren bat urte egin behar izan nuen gauza bera 1 , baina handik hona idatzitakoa (guztia ez bada ere) gogoan hartuz egingo dut oraingoan.Izan ere, ez da falta garai hartaz azterlanik: hauetako batzuk euskal kulturari orokorrean dagozkionak izan dira 2 ; besteak, berriz, Erbeste kulturala aztertu dutenak 3 , eta, azkenik, baita Jakin aldizkariaren historia arakatu digutenak ere 4 .Lehen urte haietako Jakin-en historia errealitate mugatua da, noski, gizarteko barruti jakineko lana, baina ez da historia isolatua, inondik ere, eta aldatuz datorren euskal kulturako azalpen aski adierazgarria gerta daiteke.Eta, agian, lagun lezake, gainera, urak bere orokorrean nondik zihoazen so egiteko.Dena den, ez naiz azterlan sakonago eta zabalagoetan sartuko, eta bizi izandako garai haien lekuko bezala ere jardungo dut hemen.
Language: Indonesian
Open Access status: green
OpenAlex ID: W36002831
FWCI:
Cites: 8
Cited by: 4
Related to: 10