Elebitasunaren abantaila kognitiboen eztabaida hainbat gogoeta psikologia kritikoaren ikuspegitik
Year: 2021
Type: article
Abstract: Psikologiaren esparruan mendeetan atzera garamatzan kontrobertsia da psikologia natur zientziatzat edo zientzia historikotzat hartu behar den. Psikologiaren eta hizkuntzaren arteko lotura dela eta, kontrobertsia hori hedatu egiten da hizkuntzak ikergai dituzten jakintza eremuetara. Zientzia kognitiboetan, eztabaida garrantzitsu bat izan da azken urteotan elebitasunari buruz, eta, eztabaida horri jarraituz, artikulu honetan argudiatzen dugu psikologia kritiko edo historikoaren begiradak ate berriak ireki diezazkiokeela euskal soziolinguistikari.
Source: Euskera ikerketa aldizkaria
DOI: 10.59866/eia.vi66.14
Author: Naroa Anabitarte
Institution: University of the Basque Country
Language: Basque
Subfield: General Psychology
Field: Psychology
Domain: Social Sciences
Open Access status: diamond
Funder: Euskal Herriko Unibertsitatea
OpenAlex ID: W4381624418
