Pulunpa (e)ta Xin!, erdal jatorria duten ikasleentzako harrera- eta murgiltze-plana. Esku-hartze pedagogikoaren ekintza-ikerketa
Year: 2023
Type: article
Abstract: Pulunpa (e)ta Xin! Euskal Herrira iritsi berriak diren erdal jatorriko ikasleentzat garatutako harrera- eta murgiltze-plan integrala da. Sozializazio-prozesua bideratzeko, kulturartekotasuna, jolasa, emozioak eta euskara ditu ardatz, eta, euskararen erabilera sustatzearekin batera, aisialdiaren bitartez, hizkera-komunitatearekiko, euskararekiko eta euskal kulturarekiko atxikimenduan eragina izateko esku-hartze pedagogikoa proposatzen du. Artikulu hau elkarlanean idatzi dute programa garatu eta ekintza-ikerketa zuzendu duen ikerlariak, batetik, eta hezitzaile gisa programa aplikatu duen teknikariak, bestetik. Hala, egitasmoaren aplikazioa gauzatu bitartean egindako ekintza-ikerketaren marko teorikoa, programa eta emaitzak dira ondorengo orrialdeetan aurkeztu direnak. Eta horiekin batera, baita ateratako ondorioak ere. Tartean, hezkuntza formalean, aisialdi antolatuaren bitartez, eragina izandaitekeela ere erakutsi da, erdal jatorria duten haurren (eta besteen) euskalduntzean, hots, euskararekiko, euskal kulturarekiko, eta hiztun-komunitatearekiko atxikimenduan.
Source: Euskera ikerketa aldizkaria
Authors: Odei Guirado Irasuegi, Jone Rua Alkain
Language: Basque
Subfield: Cultural Studies
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
SDG: Quality education
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W4390411697
