Year: 1993
Type: article
Abstract: Artikulu honetan egilea, R Brown eta A. Gilman (1961) ikerlari estatubatuarren diakroniazko eredua erreferentziatzat harturik, hitanoaren gaur egungo erabileraz eta geroaz mintzo da lehendabizi. Ikerlari amerikarrek mendebaldeko zenbait hizkuntzarentzat plazaratu zituzten diakroniazko bi hipotesietatik lehenak, hots, tratamenduen erabileran XX. menderako simetriaranzko joera iragartzen duen lúpotesiak, ero har, euskararentzat ere balio dezakeela ematen du. Hitanoaren zabalkuntza eta orokortzea postulatzen duen bigarren hipotesi diakronikoa, ordea, ez dirudi bat ere gertagarria euskararen kasuan. Ondoren, hitanoaren (tratamenduen) erabilera gobernatzen duten aldagai psiko- soziolinguistikoak (adina, sexua, kidetasuna eta adiskidetasuna, bereziki) aztertzen dira eta azkenean, labur-labur hikako edo zukako ohitura berezi batzuen -besteak beste, bakarrizketako eta senar-emazteen arteko usarioen- berri ematen da.
Source: Fontes Linguae Vasconum
DOI: 10.35462/flv64.5
Author: Jabier Alberdi Larizgoitia
Institution: University of the Basque Country
Language: Basque
Subfield: Linguistics and Language
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W4395958042
