Work

Ahozko hizkera informalerako gaitasuna eta harreman-sare informaletako hizkuntza-erabilera: azterketa kuantitatibo bat unibertsitateko gazteen testuinguruan

Year: 2024
Type: article
Study design: Observational Study
Abstract: Euskararen erabilera ezagutza bezainbeste igo ez izanak arreta berezia jarri die eremu informaleko hizkuntza ohiturei. Eremu informalean euskaraz aritzeko gaitasunarekin lotutako alderdiak aztertu dira ikerketa honetan. Zehazki, gaitasun horrekin zenbaterainoko erlazioa daukaten familiakoekin eta lagunekin hitz egiteko erabiltzen den hizkuntzak, unibertsitateko testuinguruan kokatzen diren gazteen artean. Horretarako, UPV/EHUko Donostiako campusean Lehen Hezkuntza ikasten ari diren 292 ikasleren erantzunak jaso dira galdetegi bidez. Emaitzetan ikusi denez, besteak beste, lagunen eragina handiagoa da familiarena baino. Ondorioz, erabileran ez ezik gaitasunean ere eragina izateko gune aproposa izan daitekeela unibertsitatea proposatzen da.
Language: Basque
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W4396517366
FWCI: 6.99
Cites: 44
Cited by: 5
Related to: 10