Work

Pentsamenduaren psikologia

Year: 2024
Type: article
Abstract: Artikulu honek pentsamenduaren psikologiarako sarrera labur eta zuzena izan nahi du. Gisa honetako lanetan ohikoak diren gaiak biltzen ditu: pentsamenduaren kontzeptua, pentsamenduaren psikologiaren historia, eta pentsamenduaren azterketa psikologikoaren arazo metodologikoak. Kontzeptuaren atalak pentsamenduaren ezaugarriez, pentsamendu zuzenduaren eta ez-zuzenduaren arteko bereizketaz, eta Johnson-Lairden pentsamenduaren taxonomiaz dihardu. Psikologiaren historiari buruzko atalean honako hauek bildu dira: Wundten eta Würzburgeko Eskolaren arteko etabaida, ikuspegi konduktista eta Gestaltarena, eta informazio-prozesamenduaren eta konexionisten hurbilpenak. Arazo metodologikoei dagokienez, aztertu ditugun auziakintrospekzioaren eta “goraki pentsatzeko” metodoaren ingurukoak dira. Gainera, gai klasiko horiek aztertu baino lehen, auzitan jarri dugu ea jendeak gogoko ote duen pentsatzea.
Source: Gogoa
Author: Pello Huizi
Language: Basque
Field: Psychology
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W4399644232
FWCI:
Cites: 29
Cited by:
Related to: 10