Work

Hizkuntzalaritza eta psikologia: Wundten garaia

Year: 2024
Type: article
Abstract: Lan honen helburua hizkuntzalaritzaren eta psikologiaren arteko harremanak aztertzea da, jakintza arlo zientifiko independente gisako izatearen hastapenetan. Ikerketak xix. mendearen azken laurdena eta xx. mendearen lehen urteak hartzen ditu, bereziki, 1875etik 1920rakoa. Urte horiek aukeratzearen arrazoia da Wilhelm Wundt psikologia esperimentalaren sortzailea Leipzigera 1875ean iritsi zela eta han egon zela 1920ra arte, hil zen arte. Wundten ideiek eragin handia zuten psikologiaren garapenean ez ezik, hizkuntzalaritzaren garapenean ere. Bere hutsuneak gorabehera, eta agian haiengatik, psikologoen eta hizkuntzalarien arteko eztabaida eta harremanak piztu zituen, eta bere lanak ikerketa eta lan asko ekarri zituen. Horregatik deitu izan zaio aldi horri “Wundten garaia”.
Source: Gogoa
Author: Pello Huizi
Language: Basque
Field: Psychology
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W4399644544
FWCI:
Cites: 47
Cited by:
Related to: 10