Kondentsatu dipolar luzanga baten superjariakin-supersolido trantsizioa zeharkatuz
Year: 2024
Type: article
Abstract: Tranpa luzanga batean harrapaturiko gas kuantiko dipolar batean fase trantsizio kuantikoaikertzen dugu teorikoki, superjariakin eta supersolido faseen artean, orain dela gutxi eginiko esperimentubaten inguruan dugun ezagutza sakontzeko asmoz, G. Biagioni et al. [Phys. Rev. X 12, 021019 (2022)]. Ho-rretarako Gross-Pitaevskii teoria hedatua erabiltzen dugu, fluktuazio kuantikoak kontuan hartzen dituena.Lehendabizi sistemaren oinarrizko egoera bilatzen dugu, esperimentuan erabilitako bi tranpetarako. Ondo-ren, trantsizioan erabilitako arrapalaren abiaduraren efektuak aztertzen ditugu, zeinen bidez sakabanatzeluzera aldatzen diogun gasari. Aldaketa hori dela eta sortzen diren talde-oszilazioak ere azaltzen ditugu, baifase superjariakinean baita supersolidoan. Aurkitu dugu zeharkako konfinamendu sendoek trantsizio jarraibat sortzen dutela (”Quasi-1D” deituriko izaera), konfinamendu ahulek etena sortzen dutelarik (”Quasi-2D” deituriko izaera). Azken horietan norabide azimutaleko eta zeharkako norabideko higidura moduakakoplatzen baitira.
DOI: 10.1387/ekaia.26765
Author: Aitor Alaña
Institution: University of the Basque Country
Language: Basque
Subfield: Atomic and Molecular Physics, and Optics
Field: Physics and Astronomy
Domain: Physical Sciences
Open Access status: diamond
OpenAlex ID: W4404419836
