Year: 1995
Type: article
Abstract: loakin Gorrotxategi Gerhard Bahr-en heriotzaren 50.urteurrena dela eta, Legazpiko Udalak mahainguru batera gonbidatu ninduenean bertan haren tesiaren garrantzia azter eta azal nezan, gustora onartu nuen gonbitea, Bahr-en obrarekiko nuen zorra erakusteko aukera ona ematen zitzaidalako.Euskal herrian gehienek, normala denez, haren euskal lanak eta ikerketak ezagutzen dituzte gehienbat.Nik, ostera, G. Bahr-en berri bere tesiari esker izan nuen neure ikerlanetan hasi nintzenean, eta askoz ere berandu arte ez nintzen jabetu hark euskal dialektologian egin zuen lanaz.Esan dezaket, bada, Bahr eta bere obraren ezaguera kontu honetan kanpotarrekin batera ibili naizela euskaldunekin batera baino, zeren haiek bakarrik bere tesia ezagutzen zuten eta gure herritarrek euskararekiko obra.Zatiketa honen arrazoia -banaketa osagarri baten antza duen zatiketaren arrazoia-oso sinplea da: hizkuntzan datza,eta ez gaian, zeren Baskisch und Iberisch izendaturiko tesian euskararen historiaurrea -eta arlo horretan ikutu daitezkeen gai interesagarri asko-tratatzen zuen, baina alemanieraz hain zuzen.Gotingako unibertsitatean aurkeztu zuen ikerlan bat izan zen, hango unibertsital tradizioan idatzia eta Alemaniako akaderni munduan kokatzen zena.Euskara zuen idatzgai, edo zehatzago esate arren, euskarak iberierarekiko dituen ustezko antzak edo parekotasunak zituen aztergai, baina gai hori ez zuen gure tradizioan erabiliak ziren metodoekin aztertu, baizik eta alemanek XIX.mendean zehar Humboldt, Hubner eta H. Schuchardt-en obretan ikasi zituztenekin.Iturri horietan edan du Bahr-ek eta tradizio horretan bilatu behar da obrari darion sendotasun kutsuaren funtsa.Ezer baino lehen, esan behar da haren tesia dela emazurtz, postumoa, egilea hilez gero sortua.Karl Bouda hizkuntzalari ezagunak publikatu zion Eusko lakintza aldizkarian 1947.an.Hurrengo urtean liburu gisa atera zuten eta hori da, hain zuzen ere, gehienok erabili dugun edizioa.Karl Boudak obrari egin zion hitzaurrean azaltzen digu zer nolako bihurbideak eta ezbeharrak jasan behar izan zituen eskuizkribuak egilearen heriotzaren, edo hobeto esanda, desagertzearen ondoren.Ez gara euskalzale honen heriotzaren inguruan oraindik ere ilun dirauten puntuetan arituko.Boudak berak ez zuen asko argitu eta nik dakidanez inork ere ez du gai hori gehiago aztertu.
Author: Joaquín Gorrochategui Churruca
Language: Basque
Subfield: Cultural Studies
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Keywords: Basque language history, Basque dialectology
Open Access status: green
OpenAlex ID: W57587530
