Work

Leku altuetan bizi ahal izateko adaptazio fisiologikoak

Year: 2020
Type: dissertation
Abstract: [EUS] Altuera handietara adaptatzeko gai izan diren giza-populazio ezagunenak andetar eta tibetarrak dira. Goi-altuerako lekuetan (2.500m-tik gora) presio barometrikoa jaisten denez, aire atmosferikoan O2 urritasuna ematen da O2 presio partziala (PaO2) murriztuz eta odoleko O2 maila jaitsiz. Egoera horretan milaka urte bizi izan diren indigena hauek, hipoxia konpentsatzeko ezaugarri fisiologiko bereziak garatu izan dituzte bizimodu eta ugalketa arrakastatsua lortuz. Hori dela-eta, genotipo edo fenotipo jakin batean adaptazio onuragarria eskaintzen duen hautespen naturalaren eragina jaso izan dutela uste da. Lehenik, altueran epe luzean bizi izandako biztanle, bertara migratu berri duten eta epe laburreko biztanleen erantzun fisiologikoak aztertu dira ingurumen horretan. Andetar eta tibetarrek moldaketa erronkari aurre egiteko hazkuntzako aldi desberdinetan zehar garatzen dituzten adaptazio bereziak ere aztertu dira. Modu harrigarrian, altueran epe luzean biziraun duten bi populazio indigenen moldapen anitzetan desberdintasun handiak behatu izan dira. Hala, hipoxiara era ezberdinean moldatu direla ondorioztatu da. Bestalde, andetar eta tibetarren arteko aldaketa genetikoen ereduak desberdinak direla behatu da, bi taldeek jasan duten hautespen positiboak ez baitu ia bateragarritasun genetikorik. Horrenbestez, goi-altuerako moldaketari lotutako bariazio genetikoak era independentean ematen direla frogatu da.
Author: Aberasturi Akaiturri, Joane
Language: Spanish
Field: Medicine
Open Access status: green
OpenAlex ID: W7011010682
Cites: 36
Cited by:
Related to: 9