Work

Probiotikoen erabilpena antibiotikoekin lotutako beherakoaren prebentziorako

Year: 2019
Type: dissertation
Abstract: Aurrekariak: Azken hamarkadan heste-mikrobiotak gizakiaren osasunean duen garrantzia eta bere asaldurak ekar ditzakeen osasun-arazoak agerian jarri dira. Honekin batera, gaur egungo gizarteak egiten duen antibiotikoen kontsumoa handia da eta medikamentu hauen erabilerarekin estuki lotuta dagoen albo-ondorioa beherakoa da; izan ere, kasu hauetan beherakoa antibiotikoek heste-mikrobiota asaldatzeagatik gertatzen da. Egoera honen aurrean, probiotikoek antibiotikoekin lotutako beherakoa prebenitzeko gaitasunagatik nabarmendu dira. Helburuak: Probiotikoek antibiotikoekin lotutako beherakoa prebenitzeko duten eraginkortasunaren ebidentzia aztertzea eta beren erabilera egokiaren inguruko liburuxka bat eratzea. Metodologia: Datu-base eta web-orrialde espezializatuetan bilaketa egin ondoren gaiaren inguruko bibliografiaren berrikuspena burutu da. Emaitzak: Probiotikoen eraginkortasuna andui espezifiko, dosi, tratamendu-iraupen, erabilpen-baldintza, biztanleria-talde eta osasun-arazoaren araberakoa da. Probiotiko batzuek, adin ezberdineko pertsonengan antibiotikoekin lotutako beherakoa prebenitzeko eraginkortasuna erakutsi dute. Bai haurrengan bai helduengan, Saccharomyces boulardii eta Lactobacillus rhamnosus GG anduiak eraginkortasun sendoena erakutsi duten probiotikoak izan dira. Ondorioak: Antibiotikoekin lotutako beherakoa prebenitzeko probiotikoek duten eraginkortasuna aztertu duten ikerketa askok beren diseinuan eta jarraitutako metodologian ahultasunak erakutsi dituzte , beraz, etorkizunari begira, ebidentzia sendoagoa lortzeko asmoz, ongi diseinatutako ikerketa gehiago gauzatu beharko dira.
Author: Guelbenzu Ozcoidi, Xabier
Language: Basque
Subfield: Food Science
Open Access status: green
OpenAlex ID: W7033560501
Cites: 29
Cited by:
Related to: 10