Work

Ezaugarri fenotipikoak aro genomikoan azal, begi eta ilearen kasuan

Year: 2018
Type: dissertation
Abstract: [EUS] Homo sapiens espeziearen fenotipoan aldakortasun handia dago, batez ere azal-, begi- eta ile-pigmentazioan. Lan honetan fenotipo hauen aldakortasun eta banaketaren zergatia aztertuko dugu. Hiru ezaugarri hauen oinarrian melanina pigmentua dago, zein melanogenesi prozesua hainbat gene eta proteinek erregulatzen duten. Gaur egun arte zenbait pigmentazio-gene identifikatu dira eta horietariko batzuk aipatuko ditugu lan honetan: MC1R, ASIP, TYR, OCA2, MATP, SLC24A5, MFSD12, DDB1. Izan ere gene hauen polimorfismoek melaninaren ekoizpenean eragiten dute eta ondorioz, fenotipo ezberdinak sor ditzakete. Horrela, aipatutako geneen SNPen maiztasuna ezberdina da populazioetan eta azal-, begi- eta ile- fenotipoen banaketa ezarriko dute. Adibidez, begi- eta ile-kolorearen aldakortasun handiena Europan dago. Azal-kolorean banaketan oso garrantzitsuak dira inguruneko faktoreak, hain zuzen ere irradiazio ultramorearen intentsitatea izango da azal-pigmentazioaren banaketaren erantzule nagusia. Ondorioz, azal-koloreak latitudearekiko korrelazio estua du: latitude baxuetan azal-kolore iluna izaten dute eta latitude altuetan kolore argia.
Author: Alberdi Tolosa, Ane
Language: Spanish
Subfield: Cell Biology
Open Access status: green
OpenAlex ID: W7037749346
Cites: 32
Cited by:
Related to: 10