Garapen Iraunkorrerako Helburuak: Aukerak eta Mugak
Year: 2017
Type: dissertation
Abstract: EUSKARA: 2015eko irailean NBEan Garapen Iraunkorrerako Helburuak sinatu ziren, Milurteko Garapen Helburuen oinordeko izango den nazioarteko garapen agendan barneratuta. Hamazazpi helburu hauek eta haiekin datozen 169 jomugak indarrean egongo dira 2016. urteko hasieratik 2030era arte, garapenerako erronka bat suposatuz munduko herrialde, enpresa eta herritar guztientzako. Helburu hauek haien aurrekariekin alderatuz, hainbat faktore berritzaile eta eraldatzaile barneratzeko saiakera aipagarria suposatzen dute herrialdeen garapenari dagokionez. Hala ere, agenda hau ez da NBEak sinestarazi nahi digun bezain biribila, haien aspektu negatiboak nabarmentzen dituzten hainbat kritika jaso dituztelarik. Lan honen helburua nazioarteko agenda honen inguruko ikuspuntu kritikoa eragiteko beste baliabide eskaintzea da, helburuen nondik norakoak azalduz eta azken urteotan sortutako kritika bai positibo bai negatiboen bilketa aurkeztuz.
Author: Román Blanco, Olatz
Language: Spanish
Topic: Human Rights and Development
Subfield: Sociology and Political Science
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W7047468918
