Autoestimuaren bilakaera Lehen Hezkuntzan: ikastetxe bateko kasua
Year: 2020
Type: dissertation
Study design: Observational Study
Abstract: [EU] Gradu Amaierako Lan honen helburu nagusia, Lehen Hezkuntzan (6-12 urte) dauden ikasleen autoestimuaren eboluzioa ikertzea da, irakasleen interbentzioak eta proposamen didaktikoak hobetze aldera, haurraren ongizatea eta garapen integrala bermatzeko asmoz. Marko teorikoan egindako ikerketa bibliografikoan oinarrituz, Lehen Hezkuntzako etapan dauden 149 ikasleri Rosenbergen Autoestimuaren Eskalaren galdetegia helarazi zaie. Eskala honetan, Likerten lau puntuko eskalan erantzuten diren hamar item daude. Datuen analisi kuantitatiboek iradokitzen dute Lehen Hezkuntzako etapan autoestimuaren bilakaera negatiboa ematen dela eta generoaren arteko bereizketa esanguratsua dela. Emaitzen ondorioetan oinarrituta irakasleei zuzendutako dekalogo dibulgatibo bat diseinatu da egunerokotasunerako estrategiak eta gomendioak iradokiz.
Author: Izarzugaza González, Amaia
Institution: University of the Basque Country
Language: Spanish
Subfield: Education
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
SDG: Quality education
Open Access status: green
OpenAlex ID: W7054820436
