Work

Garapen iraunkorra gaur. Ekologiaren iraunkortasuna

Year: 2010
Type: article
Abstract: Naturak hasten eta mantentzen ditu materiaren eta energiaren zikloak biosferan Materia biziaren antolaketa maila gorenak ikertzen dituen zientzia da ekologia; hala, organismoak, populazioak, komunitateak eta ekosistemak ikertzen ditu.Margalefen arabera, naturaren itxurazko nahasmen izugarri zabalean erregulartasunak bilatzen dituen zientzia da ekologia, eta entitate sinpleagoak aztertzen dituzten beste zientzia batzuen printzipioak erabiliz (fisikaren edo kimikaren printzipioak, esaterako) erregulartasun horiek azaltzen saiatzen da (Margalef, 1992).Ekologia hitza Haeckel biologo alemanak erabili zuen aurrenekoz 1869an.Naturaren ekonomiaren ikerketatzat hartzen zuen Haeckelek, eta organismoen eta haien ingurunearen arteko elkarreraginen ikerketa zientifikotzat definitu zuen.Grezierazko oikos (etxea) terminotik dator hitza; beraz, organismoen etxean bizitza ikertzea esan nahi du ekologiak.
Author: Onaindia Olalde, Miren
Language: Basque
Subfield: Ecology
Open Access status: green
OpenAlex ID: W7056804724
FWCI:
Cites: 16
Cited by:
Related to: 9