Haurrei emandako tratu txarrak: atzematea, jatorria eta ondorioak
Year: 2007
Type: book
Abstract: Aitzinsolasa Ez dago haurren kontrako tratu txarren gaia lantzen duen liburu askorik edo behintzat ez dira bati gustatuko litzaiokeen beste argitaratzen.Hala ere, mota honetako literaturak bultzada bat mereziko luke arazo honek duen garrantzia ikusita.Haurrei emandako tratu txarren inguruan euskaraz idatzi den lehen liburua dela uste dut.Arkimedesek, eskuhaga non sostengatu izan balu mundua mugituko zuela esan omen zuen.Adibide horrek, ongi laburtuko luke liburuaren helburua.Liburu honek haurren kontrako tratu txarren inguruan lan egiten duen multzo sozialaren eskuhaga, sostengu izan nahi du, nire ustez, aurreikuspena zein eskuhartzea argituko dituzten liburu eta eskuliburuen beharra egiazkoa baita.Liburuak hutsune hori bete nahi du eta, horrekin batera, giza politikak hobetu eta haurren kontrako tratu txarrak aurreikusteko programa eraginkorragoak bultzatu, bai haurrei emandako tratu txarrak azkarrago atzemateko sistemekin, bai tratu txarrak jasan dituzten biktimak osatzeko tratamendu hobeekin baita koordinazio interprofesional eta intraprofesionalaren engranajeak hobetuz ere.Badakit Euskal Autonomia Erkidegoan aurrerapauso asko eta ahalegin handia egin dela haurren kontrako tratu txarren arazoa ekiditeko nahiz tratu txarrak jasan dituztenentzat asistentzia hobetzeko.Ziur nago haurren babeserako profesional onekin hornitutako zerbitzu-sare zabala dugula; hala ere, nahiz eta profesional horien (gizarte-langile, psikologo, hezitzaile, osasun-zerbitzuetako langileen) jarduna egokia izan, beharrezko deritzot haur babesgabeen trataeran gaikuntza edo kapazitazioa jasotzeari.Lehenago aipatu dudan bezala, hau da haurren kontrako tratu txarren inguruan idatzitako euskarazko lehen liburua.Beste askoren aitzindari izango delakoan, udal zein aldundiko teknikari, osasun-langile, psikologo, hezitzaile eta abarrek ulertzeko moduko hizkuntza erabiltzen saiatu gara.Liburua bi zatitan banatzen da eta 10 kapituluk osatzen dute, bertan orain arte egindako ekarpen teoriko zein enpirikoak batzen dira.Irakurleak haurren kontrako tratu txarren egia zehatz-mehatz aztertu ahal izango du.Lehenengo atalean, ikerkuntzaren objektura hurbilduko gara.Lehen kapitulua tratu txarren gaineko hausnarketa historikoa da.Harrigarria da nola 60ko hamarkadara arte haurren kontrako tratu txarrek ez zuten ia oihartzunik izan, baita orain gutxi arte tratu txarrak haurraren garapenean dituen ondorio larriez jabetu ez izana ere.Deigarria da, orobat, orain gutxi arte, gizarte-politika, tratu txarren aurreikuspenaz edo biktimen ongizateaz arduratu ez izana.Gaur egun, hots, XXI.mendearen hasieran, tratu txarren gaineko aurreikuspena eta esku-hartzea jarduera gazteegia dela esan daiteke, guk nahiko genituzkeen emaitzak lortzeko; hala arazoaren konponketa eta bizikidetzarako seguruagoa den gizarte bat sortzeko nola haur eta nerabeentzat garapen osoa sustatuko duen bizikidetza-ingurunea sortzeko.Bigarren eta hirugarren kapituluek haurren kontrako tratu txarren inguruko definizio kontzeptualari eta arazoaren eraginari heltzen diete.Aurrerago ikusiko dugun moduan, haurren kontrako tratu txarra kontzeptu heterogeneoa da, hori dela-eta, profesional eta ikertzaileen artean iritzi-desberdintasun garrantzitsuak eragiten ditu, batez ere kuantifikatzen zailak direlako.Arazo honek duen eraginari dagokionez, 14 urtetik beherako 40 milioi gazteri eragiten dionez, osasun-arazo publiko nagusietako bat bilakatzen da.Laugarren kapituluan, haurren kontrako tratu txarren eredu teorikoen azalpen zehatza egiten da, eta liburuaren lehen zatia osatu.Bigarren zatia, haurrei egindako tratu txar mota nagusien inguruan aritzen da, hau da, tratu txar fisiko, sexu-abusu, haurren kontrako arduragabekeria eta tratu txar emozionalaren inguruan.Tratu txar mota bakoitza definitu eta aztertzeaz gain, zehaztu nahi izan ditut arrisku-faktore eta tratu txar bakoitzak sortzen dituen ondorioak haurtzaro, nerabezaro nahiz helduaroan.Bederatzigarren kapituluan, haurren kontrako tratu txarrak haurraren garapenean dakartzan ondorio sozioemozionalen analisi sakona egiten da.Azkenik hamargarren kapituluan, balorazioak egin behar dituzten profesionalei baliagarri gerta dakiekeen tresna gehitu dugu, hau da, "haurren kontrako tratu txarren sailkapen-sistema" deitu duguna.Tresna horren helburua da arlo desberdinetan aritzen diren profesionalen arteko irizpide-aniztasuna txikitzea.Ekarpen berriak egin arren, garrantzitsu deritzot liburuan garatu ez diren zenbait puntu aipatzeari ere.Horien artean daude: haurren kontrako tratu txarren prebentzioa, esku hartzeko hastapen eta estrategiak, erresilientzia kontzeptuaren garapena, esku-hartze psikoterapeutikoaren nondik norakoak, eta abar.Argi dago oraindik badagoela zer landu, beraz, eta aukera hau aprobetxatuz, dei bat luzatu nahiko nuke hemen hasitako lana norbaitek jarrai dezan.Zestoa, 2007ko ekaina.2000.urtearen hasieran, Adingabeen Erantzukizun Penala Arautzen duen 5/2000 Lege Organikoak osatu egin zuen lege-esparru hori, erantzun egin baitzion 4/1992 Lege Organikoak (Adingabeen Epaitegien Eskumena eta Prozedura Arautzen duen Legearen erreformaren gainekoak).Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, beharrezkoa zen gai hau arau bidez garatzea, bere eskumenen arabera garatu ere; izan ere, Autonomia Estatutuak, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeak eta Gizarte Zerbitzuen Legeak esleitzen dizkiote gai horren gaineko eskumenak.Hor ditu, oinarri, lege-adituen iritzi horiek, nazioarteko eta estatuko legegintza-joera horiek eta herri-administrazioen praktika horiek, eta, Euskal Autonomia Erkidegoak garapen hori egiten badu, Haurren Eskubideen gaineko Konbentzioaren aplikazioa zaintzean Nazio Batuen erakundeak emandako gomendioei erantzun ahal izango die.Araudi hori guztia 3/2005 Legeak, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babestekoak jasoko du eta xede hirukoitza du: -Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean egoiliarrak zein pasadizokoak diren haur eta nerabeei bermatzea zuzenbide-antolamenduan ezagutzen zaizkien eskubideak erabili ahal izango dituztela ( Konstituzioak, Haurren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioak, Haurren Eskubideen Europar Gutunak eta zuzenbide-antolamendu osoak ezagutzen dizkieten eskubideak, esan nahi da).-Haurren eta nerabeen eskubideak eta ongizatea sustatzeko jarduerak edo haiek zaintzeko eta babesteko esku-hartzeak zein esparrutan egin behar diren zedarritzea, familian eta gizartean behar duten garapena bermatzearren.-Babesgabetasun-egoeran edo arrisku-egoeran dauden haur eta nerabeak babesteko eginkizunaren jardute-printzipioak zedarritzea, bai eta eskumenen eta erakundeen esparrua ere; orobat, arau-hausle adingabeekin egin beharreko esku-hartzearen esparrua.Lege horretan haurren eta nerabeen interes gorena, haien eskubideen babesa eta eskubide horien garapenaren bermea oinarrizko printzipiotzat hartu dira adingabeekin zerikusia duten erabaki eta jarduketa pribatu edo publiko guztietan kontuan har daitezen.1.10.BIBLIOGRAFIA
Author: Muela Aparicio, Alexander
Language: Basque
Topic: Child Abuse and Trauma
Subfield: Clinical Psychology
Field: Psychology
Domain: Social Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W7056989616
