Work

Graduatzear dauden Lehen eta Haur Hezkuntzako irakasleak prest al daude zientzietako klaseetan argudiatzen irakasteko? Eta euren argudiatzeko gaitasuna nolakoa da?

Year: 2021
Type: dissertation
Study design: Observational Study
Abstract: [EUS] Argudiaketa gaitasunak garrantzia handia du zientzien irakaskuntzan eta ikaskuntzan, eta urteetan zehar honen formakuntza gutxi garatu eta eztabaidatu den konpetentzia da. Argudiatzea zientzien irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan esplizituki eta sakonki landu beharreko gaitasuna da. Horretarako, lan honetan, gradua bukatzear dauden Haur eta Lehen Hezkuntzako Gasteizko laugarren mailako ikasleak argudiatzen irakasteko prest dauden eta haien argudiatzeko gaitasuna nolakoa den aztertu da. Hau aurrera eramateko ikerketa bat burutu da diseinaturiko galdetegi baten bitartez. Ikerketa lan honek erakutsi du gradua bukatzear dauden ikasleengan zientziaren ulermena indartu dela, eta etorkizun hurbileko maisu eta maistrak egindako graduei esker argudiaketa gaitasuna landu eta garatu dutela. Amaituz, argudiaketa gaitasuna egoki definitua eta garatua adierazi dutela eta argudiatzen irakasteko prest eta gai daudela, nahiz eta formatzen jarraitu, esan daiteke.
Author: Domenech Sanz, Maialen
Language: Spanish
Subfield: Education
Open Access status: green
OpenAlex ID: W7066064248
Cites: 18
Cited by:
Related to: 10