Year: 2024
Type: dissertation
Abstract: Azken urteotan, gizarteak gero eta arreta gehiago jartzen ari da osasun profesionalei eguneroko eginkizunetan laguntzeko sistema adimentsuen garapenean, bereziki Ebidentzian Oinarritutako Medikuntzan (Evidence Based Medicine, EBM). Honen bidez, estruktura argi gabeko testu klinikoetatik beharrezko informazioa atera eta makinak ulertzeko modukoa den formatu egituratuan aurkeztea lortzen da. Modu honetan, makinek informazio hori era automatikoan analizatu dezakete. EBM alorrarekin bat etortzen da Argumentuen Meatzaritza (AM) eremua, medikuek kasu kliniko batean kontuan izandako frogak eta haien inguruan egindako arrazoiketa aztertzeko helburua duena. Horretarako, testu batean dauden argudioak eta argudio-egituren kalitatea detektatu, sailkatu eta ebaluatzeaz arduratzen da AM eremuak. Pazienteekiko pribatutasuna dela eta, medikuntza inguruko eskuragarri dauden corpus-ak urriak izan ohi dira, beraz prozesu hauen garapena arazo honengatik mugatuta dago. GrAL honen bidez, testu klinikoetan agertzen diren argudiaketa-entitateak erauzi eta haien artean existitzen diren argudiaketa-erlazioak identifikatzeko gai den AM prozesu bat garatzen da. Hau, Named Entity Recognition (NER) eta Natural Language Inference (NLI)—datu urrien aurrean beste teknika batzuk baino errendimendu hobeagoa lortzen duena—atazetan oinarritutako Argumentazio Meatzaritza prozesu bat izanda. Erreminta hau medikuek euskarri bezala erabili ahal izango dute testu klinikoetatik diagnostiko posible ezberdinen alde edo kontrako argudio-egiturak aurkitzeko, modu honetan osasun-profesionalek duten lan zama arinduko da pazientearekiko erantzun denbora hobetzen. Eta ez hori bakarrik, pazienteen diagnostikoa arintzerakoan, gaixotasun asko saihestea lortu daiteke edo izan dezaketen gaixotasunak garaiz detektatzea. Etorkizunari begira ere, hemen lortutako aurrerapenekin oinarriak ezartzen dira, makinak pazienteari buruzko ateratako konklusioaren ebidentzietan oinarritutako justifikazioa garatzen duen tresna sortzeko.
Author: Urruela Lopez De Echazarreta, Maitane
Institution: University of the Basque Country
Language: Spanish
Subfield: Health Informatics
Field: Medicine
Domain: Health Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W7110506437
