Work

Ikasketa-adibide urriko Informazio-Erauzketa

Year: 2024
Type: dissertation
Abstract: Informazio-erauzketaren (IE) arloak makina bati testuan agertzen den informazioa identifikatzea eta kategorizatzea nola irakatsi ikertzen du. Ataza hau, gizakiontzat ere erreza ez dena, azken urteetan ikasketa-automatikoan egindako aurrerapenek sustatu dute, datu-anotatuak erabiliz ereduak entrenatuz. Hala ere, corpora handiak anotatzea lan neketsu eta garestia da, batez ere baliabide urriko inguruneetan.Tesi honen helburua baliabide urriko inguruneetan IE metodoak aztertzea eta garatzea da. Zehazki, hizkuntza-ereduen orokortze gaitasunak erabiltzea, batez ere baliabide handiko iturrietatik ikasitakoa baliabide urriko inguruneetara transferitzeko gaitasuna. Tesia bi zati nagusietan banatzen da. Lehenengo za tian, hizkuntza-eredu kodetzaileak erabiliz ikasketa-adibiderik gabeko eta urriko sistema bat garatu da informazio-erauzketa gauzatzeko gai dena. Bigarren zatian, hizkuntza-eredu handiagotara salto egin da eta aurreko metodoaren zenbait muga aztertu dira.
Author: Sainz Jiménez, Oscar
Language: Basque
Open Access status: green
OpenAlex ID: W7110688026
Cites: 188
Cited by:
Related to: 10