Year: 2025
Type: dissertation
Study design: Systematic Review
Abstract: [EUS] Sarrera: Lan honek hilerokoaren zikloaren faseek emakumeen kirol errendimendu eta errendimendu fisikoarengan duten eragina aztertzen da, 17 artikulu zientifikoen berrikuspen sistematiko baten bidez. Helburua: Lanaren helburua fase horien ezaugarriek (hormona-mailak, sintomak, metabolismoa) nola baldintzatzen duten indarra, erresistentzia, koordinazioa edo berreskuratzea, ikuspegi integratzaile eta zientifiko batetik argi eta zehaztasunez aurkeztea da. Metodoak: Azterketarako PRISMA metodologiari jarraitu zaio, eta PICOS irizpideen arabera artikulu zientifikoen hautaketa zorrotz eta sistematikoa egin da. Emaitzak: Guztira, 17 artikulu hautatu ziren eta horien kalitatea PEDro eskala egokituaren bidez ebaluatu zen. Aztertutako ikerketek erakusten dute ziklo menstrualaren faseek errendimendu fisikoan eta sentsazio subjektiboetan aldaketak eragin ditzaketela, nahiz eta emaitzak ez diren guztiz bateratuak. Faktore fisiologiko eta hormonalek, hala nola hormonaren mailak edo sintomak, eragina izan dezakete errendimenduaren alor desberdinetan. Ondorioak: Ondorio gisa, zikloaren faseek errendimenduan eragina izan dezakete, baina banakako faktoreek baldintzatzen dute. Planifikazio pertsonalizatuak errendimendua eta ongizatea hobetu ditzake, eta etorkizuneko ikerketek erantzun fisiologikoak sakonago argitu behar dituzte
Author: Hierro Muga, María
Institution: University of the Basque Country
Language: Spanish
Subfield: Orthopedics and Sports Medicine
Field: Medicine
Domain: Health Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W7131750994
