Year: 2025
Type: dissertation
Abstract: [EU] Lan honen helburu nagusia Hausdorff dimentsioa talde profinituetan aztertzea da. Espazio metriko orotan definituta dagoen Hausdorff dimentsioa aurkeztuko da, baita honek talde profinituetan duen jokabidea ere. Horretarako, lana hiru kapituluetan banatu da. Lehenik eta behin Hausdorff eta kutxa dimentsioak definituko dira eta gaia hobeto ulertzeko helburuarekin, zenbait multzo ezagunen bi dimentsioak kalkulatu. Halaber, bi dimentsio horien arteko erlazioa aztertuko da. Jarraian, talde profinituak aurkeztuko dira. Hauek Hausdorff, trinkoak eta guztiz ez-konexuak diren talde topologikoak dira, baina kutsu algebraikoagoa duen beste definizio baliokide bat ere eman daiteke alderantzizko limiteen bidez. Ondoren, mota horretako talde berezi batzuk azalduko dira, pro-p taldeak hain zuzen ere, eta aurrerago, oraindik zehatzagoak diren powerful taldeak. Atal honetan, talde hauei dagozkien zenbait propietate eta adibide garatuko dira. Hirugarren kapituluari dagokionez, lanaren helburu nagusia lortzen da: Abercrombiek alde batetik, eta Barnea eta Shalevek, bestetik, ondorioztatu zuten talde profinituetarako Hausdorff dimentsioaren karakterizazioa edo teorema frogatzea. Izan ere, finituki sortutako talde profinitu ororen gainean distantzia funtzio bat defini daiteke, horrela talde topologikoa metrika-espazioaren egiturarekin hornituz. Hortaz, testuinguru honetan Hausdorff dimentsioaz hitz egitea zentzuzkoa da. Gainera, ikusiko da metrika-espazioaren egitura hau ez dela taldearen berezko ezaugarria, baizik eta, zehazki aurrerago definituko dugun `filtrazioaren' araberakoa dela. Azkenik, aukeraketa horren menpekotasunari buruz hausnartuko da. Gainera, lanaren luzera dela eta eranskin bat gehitu da zenbaki eta talde p-adikoak aurkezteko. Hauek graduan zehar landu ez diren bi kontzeptu dira eta lanean jorratzen den alderantzizko limitearen motibazio gisa ikusi daiteke. Gaiaren nozio orokor bat izateko, oinarrizko definizio batzuk baino ez dira emango, emaitza sakonetan sartu gabe
Author: Zarate Becerra, Irune
Institution: University of the Basque Country
Language: Spanish
Subfield: Mathematical Physics
Field: Mathematics
Domain: Physical Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W7134018672
