Debate Gidatua eta Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza irakaskuntzametodo aktiboen erabilera erizaintzako ikasleek pazienteekiko duten Genero Kontzientzia maila sustatzeko
Year: 2026
Type: dissertation
Abstract: Osasungintzan genero alborapena ematen da tratamendu ala edonolako arreta sanitarioa ematean generoarekiko diskriminazioa gertatzen denean, beti ere alde hori ez bada oinarritzen pertsonaren osasun egoeran, larritasunean edo ezberdintasun fisiologiko sexualetan. Honi aurre egiteko ezinbestekoa da Osasun Langileak izango diren pertsonek gaiarekiko formakuntza jasotzea. EHUko hiru ikasturtetan zehar Erizaintzako ikasleekin eginiko ikerketan, hauen genero kontzientzian hiru irakaskuntza metodologia ezberdinek zein eragin izan duten neurtu nahi izan dugu: azalpenetan oinarritutako irakaskuntza tradizionala (AT, 20022-2023), Unibertsitateko Debate Gidatua (UDG, 2023-2024) eta arazotan oinarritutako ikaskuntzak (AOI, 2024-2025). UDG eta AOI metodologiak AT baino eraginkorragoak izan dira ikasleen genero-ezagutza eta sentsibilitatea handitzeko. Genero-rolen ideologia eta minaren legitimazioan, ordea, ez zen hiru metodologien artean ezberdintasun esanguratsurik aurkitu
Author: Zamakola Ibaibarriaga, Asier
Institution: University of the Basque Country
Language: Basque
Subfield: Education
Field: Social Sciences
Domain: Social Sciences
Open Access status: green
OpenAlex ID: W7162619218
